SANTA AGEDA

Urtero bezala, Gipuzkoako gure abesbatzek Santa Ageda bezpera ospatzen dute otsailaren 4ko ilunabarrean, herriko kaleetan zehar kantari. Ahotsek makilen perkusioa dute lagun, eta, batzuetan, baita Santuari koplak inprobisatzen dizkioten bertsolariak ere.
Lurrari emandako kolpe erritmiko horrek, eta egintza globalak berak, Lurrari egindako dei batean izan lezake jatorria, neguko lozorrotik esnatu eta udaberrirako presta dadin. Izan ere, Euskal Herriko beste ospakizun erlijioso asko bezala, kristautasunaren aurreko elementu paganoak elementu kristauekin nahasten dira.
Ospakizun honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu hemen.

Mapa honetan ikus dezakezu zein herritan ospatzen den abesbatzen jai herrikoi hau.