Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa Tolosako CITen ekimenez sortu zen 1982ko martxoaren 27an. Egun horretan, Gipuzkoako 22 abesbatzek sorrera-akta sinatu eta estatutuak onartu zituzten. Gaur egun, Gipuzkoako zein Euskaditik kanpoko beste probintzia batzuetako (Aragoi, Madril, Kantabria, Errioxa eta Nafarroa) 125 abesbatza biltzen ditu.

Ordutik hona, nekaezinki, prestakuntza-ikastaroak, kontzertu-zikloak, abesbatzen tailerrak, lan-topaketak eta partituren edizioak eskaintzeko lan egin du, bakoitzaren zuzendaritza-batzordeko kide, batzorde eta administrazio-langile askoren lan eskuzabalari esker. Gure abesbatzen lan bikainari esker, eta hainbat zuzendari eta abeslarik jarritako energiari, bai beraien proiektuetan bai eta federazio-ehuna sortzen ere, une honetan Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa erreferente eztabaidaezina da abesbatzen munduan, bere ekimen eta proiektuetan kohesio, kalitate eta sormenaren eredu gisa. Horregatik hona hemen gure  ESKERRIK ASKO! zintzoena.

Lerro hauek, M. Olanok (Gipuzkoako Ahaldun Nagusia garai hartan) Gipuzkoako Federazioaren 25. urteurreneko liburuaren hitzaurre gisa idatziak, oso ondo laburbiltzen dute bere ibilbidea:

                                 “Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren lan isil eta borondatetsuak asko egin du lurralde honetan, gure artean, koruen jarduera kohesionatu eta indartzeko. Esan dezakegu, zalantzarik gabe, Gipuzkoako abesbatzak dinamizatzeko eta babesteko beharra ikusi zuten pertsonek sortutako egitura hori oso garrantzitsua izan dela, ez bakarrik abesbatzen munduan kalitate eta espezializazio maila handiagoak lortzeko, baita, ideologietatik eta desberdintasunetatik kanpo, Gipuzkoako gizartea bera egituratzeko ere. “

Gure abesbatzak ezagutu nahi badituzu, sartu HEMEN.

Gure egungo jarduerak ezagutu nahi badituzu, sartu HEMEN.

Gure aurreko jarduerak ezagutu nahi badituzu, sartu HEMEN.