SANTA AGEDA

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak kanpaina berri bat abiarazi du bere abesbatzak animatzeko Santa Ageda bezperan parte har dezaten, ordurako parte hartzen ez badute. Izan ere, festa hau, oso errotuta dago abesbatzen munduan.

Gipuzkoako Federazioaren orrian, Eresbilekin lankidetzan, horri buruzko informazio gehiago aurki dezakezue, hala nola grabazio historikoak, partiturak eta probintziako herri bakoitzean parte hartzen duten taldeak (federatuak izan ala ez) laburtuta jaso nahi dugun MAPA hau.

Hor agertzen dena baino informazio gehiago baduzu, eskertuko genizuke maparen oinean aurkituko duzuen formularioaren bidez partekatzea.

Era berean, Gipuzkoako Abesbatzen Fedetazioak Santa Agedaren kanpaina berezi hau aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Batzordean. (Soinu Enea-Eresbil-GAF) Clicka hemen, BIDEOA ikusteko.