Ilusio handiz Donostiako Eguberritako Azokan egingo diren abesbatzen kontzertuen deialdia iragartzen dugu. Aurten berriro ere, gure gabon kantuak Donostian entzun ahal izateko aukera dugu.

Aurten aldaketa nabarmen batekin gatoz: EZ dute ohiko moduan bezala, Urumea Pasealekuan jartzen zuten iglua jarriko. Kontzertu guztiak Ramon Labayen Plazan izango dira, bertan 4*3 metro inguruko eszenatoki bat ipiniko dute eta errepertorio A CAPELLA izan beharko du, ez baita pianoa edukitzeko aukerarik izango. Abesbatzek bere eskuko instrumenturen bat ekarri nahi badute, ez dago inongo arazorik egongo.

Izena ematen duen abesbatza bakoitzak 30′ minutuko emanalditxo pare bat eskeini beharko ditu (bien artean atseden txiki batekin). Programa berbera errepikatzea edo bi ezberdinak abestea posible da. Bai programa, baita janzkera ere, eguberritako euskal folkorekoa izango da.

Abesbatza bakoitzak 600 € kobratuko ditu + 250 € gehienez, garraio gastuengatik (Donostiakoak ezerrez, 20 kilometro bitarterakoak 150€ eta hortik urrunago daudenak 250€). 

Abesbatzen aukeraketak egiteko irizpideak:

  1. Lehentasuna izango dute inoiz parte hartu ez duten abesbatzek.
  2. Aurreko edizioetan parte hartu dutenen artean, lehentasuna emango zaie 2017, 2018, 2019, 2021, 2022, 2023 eta 2024. edizioetan parte hartu dutenei (orden hau errespetatuz).
  3. Egoera berberan bi edo koru gehiago egonez gero, lehentasuna aurrena izen eman duenak izango du, izen-emate ordena zorrozki errespetatuko da.

Edozein kasutan animatzen zaituztegu izena ematen, bai aurreko edizioetan parte hartu zenutenei  edo parte hartu ez zutenei.

Izen emateko epea: 

AZAROAK 21ean edo lekuak betetzen direnean amaituko da.

Garrantzitsua:

FORMULARIO  bat atxikitzen dizuegu izena eman dezazuen. Ikusten duzuenez aurten sei kontzertu emateko aukera edukiko dugu. Erreserba anulatzen duten abesbatzek EZIN IZANGO DUTE EKINTZA HONETAN PARTE HARTU  hurrengo bi urtetan. Horregatik eskatzen dizuegu izena eman baino lehen zuen kantariekin disponibilitatea konfirmatzeko.