BERRIAK

MADRID KANTUZ 2 ABIAN DA

Gaur hasiko da ziklo honen bigarren edizioa Suhar koruarekin

Orfeón Vasco de Madrid – Euskal Etxeak bigarren urtez antolatu dute Madrid Kantuz 2025 abesbatza zikloa. Otsaila eta maiatza bitartean lau kontzertuk osatzen dute, horietako hiru Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko kide izanik.

Otsailaren 8an, larunbata, emango diote zikloari hasiera, SUHAR koruaren eskutik. 

Martxoan Laudioko Coral Santa Lucia abesbatzaren txanda izango da, apirilean Orfeón Euskal Etxea Madrid antolatzaileak berak emango du kontzertua, eta amaitzeko Beasaingo Loinatz abesbatzak parte hartuko du maiatzan.

Kontzertu horiek guztiak Madrilgo Printzipe kaleko San Ignazio elizan izango dira. 

+INFO: https://www.instagram.com/orfeonvascomadrid/