SANTA AGEDA – HERNANI
Urumea ikastolako LH3 eta LH4ko haurrak dira lehenak irteten goizeko 10:30etan zaharren egoitzara doaz eta bertako egoiliarrek abestera. Ondoren, herrian barrena ibilbidea egingo dute: Elkano eraikina zegoen eremua, Udaletxeko plaza, Portalondo, Biteri Kultur Etxea, Ezkiaga pasealekua eta 12:00etan ikastolako jolastokian kantatuko dute. Arratsaldean, 16:15ak aldera berriro ere jolastokian abestuko dute.
Santa Eskean taldekoak arratsaldeko 16:00etan irtengo dira baserriz baserri eta kalez kale ibiltzeko.
Hernaniko Ohitura Zaharrak taldea 17:45etan irteten da Milagosatik errondarako. Era berean, Jubilatuen etxeko Goiz Eguzki abesbatza irteten da 17:00ean Sandiusterri zahar-egoitzara lehenik. Ondoren, alde zaharrean zehar erronda egiten du eta herriko plazan topatzen da 19:00ean Kantuz abesbatza eta Santa Eskean Batera taldearekin. Bertan, talde guztiek kopla bat kantatzen dute elkarrekin eta Kantuz abesbatzak eta Santa Eskean Batera taldeak jarraitzen dute ibilbidea.










































