AITZURI ABESBATZA

DEBA

DEBABARRENA

  • PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 30
  • AHOTS MOTA:  Mistoa
  • ZUZENDARIA:  Xabier Carrillo Urkizu
  • OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore

Aitzuri Abesbatza 1994an sortu zen Deban. Garai hartan herrian zeuden bi koruen bat-egitetik sortu zen. Gaur egun Xabier Carrillok betetzen ditu zuzendari lanak.

Euskal folkloreaz gain, nazioarteko folklorea (iberoamerikarra, espiritual beltza…), polifonia, musika koral garaikidea eta obra sinfoniko koralak dituzte bere errepertorioan.

Honez gain, herriko hainbat elkarte eta eragileekin elkarlanean dihardu betidanik, Debako Musika banda, Trikitilariak, Kaldereroen konpartsa, Gurasoen Elkartea, Debako Musika Eskola, besteak beste.