LASKORAIN ABESBATZA

TOLOSA

TOLOSALDEA

  • PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 40
  • AHOTS MOTA:  Haurrak
  • ZUZENDARIA:  Naiara Mintegia
  • OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore

Laskorain Abesbatza 1993an sortu zen Tolosako Laskorain Ikastolaren baitan. Klase orduz kanpoko ekintza bezala lantzen dute eta 8 urtetatik hasi eta DBHrainoko ikaslez osatzen da. Bere historian zehar hainbat zuzendari izan ditu eta 2004 urteaz geroztik Naiara Mintegia dabil abesbatzaren zuzendari lanetan, aldi berean ikastolako musika irakasle ere badelarik. Hainbat elkartruke burutu dituzte Katalunia, Valentzia, Asturias, Bartzelona etab.-eko abesbatza desberdinekin. Urtero izaten diren emanaldiez gain (Eguberriak, Musikherra, ikasturte amaiera…), hainbat kontzertu berezitan ere parte hartu izan dute (Benito Lertxundi, Ken Zazpi, Et Incarnatus, Euskelelea, Eguberri Umama…). 2011. urtean disko bat grabatu eta bideoklip bat ere egin zuten.
Gaur egun talde bakarra dute, LH3 eta DBHera arteko 30 ikaslez osatua.