SANTA AGEDA – ZESTOA
Zestoan lau auzotan banatuta antolatzen dira Santa Agedako jarduerak:
- Hirigunea: tradizio handiko ekitaldia da eta hirigune inguruko (Etorra, Akoa…) baserri mordoxkatik pasatzen dira kantuan, soinu-jole eta bertsolariekin. Denbora asko ez dela Xabier Unanue herritarrak gai horri buruzko liburua argitaratu zuen Auspoan (“Santa Ageda koplak Zestoan”).
- Aizarna auzoa: bertako eskola txikiaren ekimenez, ikasle, irakasle zein guraso ateratzen dira baserriz baserri.
- Arroabea auzoa: auzotarrak atera ohi dira baserriz baserri, soinu eta bertsolariekin.
- Lasao auzoa: Arroabea auzoan bezala, auzotarrak atera ohi dira baserriz baserri, soinu eta bertsolariekin.










































