ZARAUTZ ABESBATZA
ZARAUTZ
UROLA KOSTA
- PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 50
- AHOTS MOTA: Mistoa
- ZUZENDARIA: Jaione Eskudero
- OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore
- WEB-A: https://www.zarautzabesbatza.com/eu/hasiera/
- EMAIL-A: abesbatza.zarautz@gmail.com
- HELBIDEA:
- Nafarroa kalea z/g 347. postakutxa, 20800 Zarautz
- TLF: +34 669730895
1983an sortzen da Joakin Iruretagoienaren zuzendaritzapean. 1996an Jaione Eskudero zuzendari izendatzen dute. Euskal herrian, zein, atzerrian kontzertu ugari eman ditu, Galizian, Extremaduran, Madrilen, Sevillan (2016), Huelvan, Katalunian (2016), Cantabrian (2024), Alemanian, Israelen, Italian, Suitzan (2003), Argentinan (2008), Chekian (2009), Portugalen (2011), Belgikan (2019), Frantzian (2023) eta Irlandan (2025).
Zarauztar pertsona ospetsuen eta musikagileen lanak estreinatu, kanporatu eta ezagutzera eraman ditu omenezko kontzertu berezietan, baita biografiak ere. Zarautz Abesbatzak abesbatza eskola du, Zarazte abesbatza (11-20 urte bitartekoak), lehen Zarautz Txiki izenekoa 1986. urtean sortua, eta Txinpirin abesbatza (7-10 urte bitartekoak) 1998. urtean sortua.


