BERRIAK

V. GABON SUSTRAIAK LEHIAKETA 2024

Lasarteko Alboka abesbatza izan zen garaile

Iazko abenduak antolatu zen V. Gabon Sustraiak lehiaketaren garaile Lasarteko Alboka abesbatza izan zen. Errenteriako Ereintza Elkarteak, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin batera antolatutako lehiaketaren bosgarren edizio honetan (Gipuzkoako Foru Aldundia, Errenteriako Udala eta Kutxa Fundazioaren babesa duelarik), Lasarteko Alboka abesbatzari eman zaio saria aurkeztutako “Aurtxo muxu gorri bat” lana oso aportazio interesgarria delako euskal musikako ondarea aldarrikatzeko eta Antonio Mercero Yarza lasartearraren figura ere errekuperatzeko. Lehiaketaren bideo aurkezpen dotore eta zainduenari saria ere Albokak irabazi du. Irabazlearen bideoa ikusgai alboan.