BERRIAK

TOLOSAKO LEHIAKETAKO ABONUAK

Koralisten abonu eta sarrera hauek erosteko epea irailak 30ean bukatzen da

Aurten ere, Tolosako CITek Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko Abesbatza Federatuei urriaren 30etik azaroaren 2ra bitartean egingo den Tolosako Abesbatzen Lehiaketako saioetarako abonu bat erosteko aukera eskaintzen die, 5 SAIO barne, prezio murriztuan: 55 €. (ohiko prezioa 70 €-koa da).

 

Baina ohiko Lehiaketaz gain, aurten, aurreko igandean, urriaren 26an, ABESBATZA KANTUAREN EUROPAR SARI NAGUSIA ere ospatzen da Tolosan (2024ko Europako abesbatzen jaialdi nagusietan lehen sariak lortu dituztenak lehiatuko dira). Sarrerak 18 €-tan ABONUAZ GAIN,…beraz EZ DAUDE ABONUAN SARTUTA. (Prezio normala 22 €-koa da).
Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen bitartez erosi behar dira koralistentzako abonuak eta GRAND PRIXerako koralisten sarrerak.
Koralisten abonu eta sarrera hauek erosteko epea IRAILAK 30ean bukatzen da

ABONUAN SARTZEN DIREN BOST SAIOAK, LEIDOR ANTZOKIA- TOLOSA:

  • URRIAK 30, osteguna  19,00etan. POLIFONIA ETA FOLKLORE
  • URRIAK 31, ostirala  16,00etan. POLIFONIA ETA FOLKLORE
  • URRIAK 31, ostirala 19,00etan. POLIFONIA ETA FOLKLORE
  • AZAROAK 1, larunbata 16,00etan. GRUPOS VOCALES: MUSIKA PROFANOA 
  • AZAROAK 2, igandea  11,00etan. AMAIERA SAIOA 
SARRERA DOAN duen beste saio bat badago JESUITINEN ELIZA:
  • AZAROAK 1, larunbata 11,00etan. GRUPOS VOCALES: MUSIKA SAKROA 

Azpian atxikitutako artxiboan kontsulta dezakezue informazio guztia eta parte hartuko duten abesbatzen izenak .

 

ABONUAK erosteko klikatu HEMEN.

GRAN PRIX-erako sarrerak erosteko sartu HEMEN.