SANTA CECILIA ABESBATZA
DONOSTIA
DONOSTIALDEA
- PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 31
- AHOTS MOTA: Mistoa
- ZUZENDARIA: Laida Otaduy
- OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore
- WEB-A: https://www.santaceciliaabesbatza.org/
- EMAIL-A: idazkaritza@santaceciliaabesbatza.org
- HELBIDEA:
- Errondo pasealekua 2, atzekaldea, 20010 Donostia
- TLF: +34 636442237 edo +34 635723701
Santa Zezilia Abesbatza 1928. urtean sortu zuen Inozenzio Gaztelumendik, musika erlijiosoa eta euskal folklorea zabaltzeko asmoz. Geroztik, beste zuzendari batzuren eskutik jardun du, sari ugari eskuratuz, bai estatu mailako lehiaketetan -Ejea de los Caballeros (Aragoi) eta San Vicente de la Barquera (Cantabria)-, nola nazioarteko txapelketetan ere –Lille (Frantzia), Langollen (Gales), Antigua Abesbatzak Lehiaketa (Zumarraga, Gipuzkoa), Arrigorriaga Abeslari Sariketa (Bizkaia) edota “Antonio José” Lehiaketa (Burgos).
Aipaturiko lehiaketez gain, hainbat ziklotan ere hartu du parte, hala nola Aita Donostia Musika Astea, Donostiako Eliz Musika Astea, Zumarragako Antigualeko Musika Zikloa, Ordiziako Barroko Aire Jaialdia, Errenteriko Musikaste, Haro-ko Eliz Musika Zikloa, Logroño-ko Abesbatzen Jaialdia, Torrevieja Hiria Abesbatzen Nazioarteko Topaketa, Viena-ko Adventum Jaialdia, Notre Dame-ko Udaberri Kontzertuak (Paris). 2013an Berlin-go Akademishes Orchestrarekin batera aritu zen, hain zuzen ere, Schubert-en “Meza Mi bemolen” abestuaz bertoko Philarmonie-n eskeinitako kontzertuan eta 2016. urteaz geroztik Errenteriako Andra Mari abesbatzarekin elkarlanean dihardu bere kontzertu sinfonikoetan.
2021. urteko irailatik, LAIDA OTADUY zuzendaritzapean dihardu.


