SANTA AGEDA – ORMAIZTEGI
Ormaiztegin urtero elkartu ohi dira otsailaren 4an, 18:00etan udaletxe aurrean, Santa Ageda bezperako koplak herrian zehar abesteko. Deialdia bertako Urmaiz abesbatzak eta Udalak egiten dute elkarlanean eta, aurrez, 17:30etan entsegu irekia egiten dute udaletxe azpiko aretoan. Nahi duena baserritar jantzita joaten da ospakizunera eta adin desberdinetako herritarrak batu ohi dira.
2024ko argazki sorta HEMEN (argazkilaria Angel Elorza Beitia).










































