OÑATI ABESBATZA
OÑATI
DEBAGOIENA
Oñati Abesbatza ahots mistoek osatzen duten abesbatza da, 1966an sortutakoa. Bere ibilbide luzean jaialdi eta omenaldi askotan hartu du parte, batez ere, Euskal Herrian, baita ere Frantzian eta Espainako beste herrialdetan. Kontzertu ugari eman ditu, gehienak “a capella”, baina baita organoz eta orkestraz lagunduta ere.
Gure programaren ezaugarri nagusia euskal musika-tradizioa sustatzea eta kontserbatzea da, bai erlijio-errituekin lotuta – horietako asko sekularrak –, bai gizarte-bizitzako une garrantzitsuekin lotuta – batez ere udalerrian –.
Helburu humanistiko eta sozialak ere badu Abesbatzak. Urtero, auzo elizetan programatutako jardueren partaide gara. Gizarte-egoera ahulean dauden edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden kolektiboekin ere parte hartzen dugu hainbat ekitalditan.
Gaur egun 44 kide gara. Jende guztia ongi etorria da eta ez da gutxieneko musika-prestakuntzarik eskatzen.
2026an 60. urteurrena ospatuko dugu eta hau aitzaki, programazio berezia prestatzen ari gara.
- PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 44
- AHOTS MOTA: Mistoa
- ZUZENDARIA: Miren Gurutze Plazaola
- OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore
- WEB-A:
- EMAIL-A: onatiabesbatza@gmail.com
- HELBIDEA:
- Aita Mortara 1, 20560 Oñati
- TLF: +34 …