LUBERRI ABESBATZA
DONOSTIA
DONOSTIALDEA
- PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 60
- AHOTS MOTA: Mistoa
- ZUZENDARIA: Junkal Guerrero
- OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore
- WEB-A:
- EMAIL-A: goxogoxokantari@gmail.com
- HELBIDEA:
- Bertsolari Xalbador kalea 7, 20018 Donostia
- TLF: +34 687053362
Donostiako Antigua-Luberri ikastetxe publikokoko Guraso Elkartearen ekimenez sortu zen korua 2008an bi helbururekin:
Musika eta kantua lantzea, batetik ,eta guraso nahiz irakasleak bilduko zituen dinamika probetxugarri bat eskeintzea, bestetik.
Antiguako bizitza kulturalean parte hartuz, gabonetan kalez-kale abestuz eta beste koruekin elkartrukeak eginez betetzen du bere jarduna. Honela, hainbat herri eta hiri bisitatu ditu, Igeldo, Andoain, Zumaia, Astigarraga, Urruña, Ondarroa, Asteasu, Gasteiz, Bartzelona, …
Horiez gain Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko orkestrarekin batera Purcellen Dido eta Eneas opera barrokoan parte hartu du Andoni Sierraren zuzendaritzapean Kursaalen, eta 2018an Schubert-en Meza D. 167an. Baita ere, Erramun Martirikorenarekin batera kontzertu bat eman zuen Antiguako Frontoian. 2021ean Francisco Escudero kontserbatorioko orkestrarekin batera eta Garikoitz Gonzalezen gidaritzapean Vivaldiren Glorian parte hartu du. Kontserbatorioko ikasleekin batera Rossiniren Petite Messe Solennelle eta Gounoden Santa Ceciliaren omenezko Meza prestatu ditu. 2016tik aurrera Donostiako Aste Nagusiaren programazioaren barruan Antigua auzoan lehen aldiz antolatu zen “Festara” herrikoian parte hartu du, hala nola Donostia Festak portuan antolatu dituen habaneren jaialdietan ere.
Junkal Guerrero Langara andoaindar musikaria da taldeko zuzendaria.


