LOINATZ ABESBATZA
BEASAIN
GOIERRI
- PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 40
- AHOTS MOTA: Mistoa
- ZUZENDARIA: Aitor Garitano Agirreolea
- OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore
- WEB-A: https://www.loinatzabesbatza.net
- EMAIL-A: belentxu7@gmail.com
- HELBIDEA: Apartado postal 69 – 20200 Beasain
- TLF: +34 647699370
Loinatz Abesbatzak Coral Loinaz-en du jatorria. Azken hau 1939an sortu zuen Beasainen Pedro Jose Iguain maisuak. Coral Loinaz-ek hainbat hamarkadatan zuzendari ezberdinen gidaritzapean eta izen handiko musikariekin kolaboratu ondoren, 1971n amaitu zuen bere ibilbidea.
Hamarkada batez abestu gabe egon ondoren, 1986an, abesbatza berpiztu egin zen Xabier Sarasola Lasaren eskutik eta hurrengo 25 urteetan, euskal kantutegi aberatsa ezagutarazteko asmoz, taldeak kontzertu ugari eskaini zituen bai Euskal Herrian, bai Katalunian, Kantabrian, Valladoliden, Alacanten, Errioxan, Salamancan, Londresen…
2006an Vatikanoko San Pedro Basilikan abestu zuten eta 2010ean Tomas Garbizuren Meza Ekumenikoa estreinatu zuten Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan. Zenbait grabaketetan hartu zuen parte: Beasainen Kontzertua (1996), Loinazko San Martinen IV. Mendeurrenaren oroitzapenezko diskoa (1997) eta Zatoz Izpiritua (2006), euskal musika erlijiosoaren bilduman.
Abesbatzak hainbat sari jaso zituen Sarasolaren zuzendaritzapean: “Certamen Coral Villa de Avilés”-en (1990), “Certamen Coral Ejea de los Caballeros”en 1992an eta 1999an, eta, horri esker, “Gran Premio Nacional de Canto Coral”-en parte hartu zuten Ciezan (Murtzia), baita Noveldan (2003) eta Burgosen (2007) ere.
2012an Junkal Guerrero Langarak hartu zuen zuzendaritza, eta Brittenen Saint Nicholas eta Vivaldiren Gloria bezalako interpretazio garrantzitsuak egin dizuten. Era berean, Loinatz Abesbatzaren 30. Urteurrenaren harira, 2016ko irailean, CD berri bat grabatu zuten XX-XXI. mendeetako euskal sorkuntzako errepertorioarekin.
2017an Jon Aizpuru Malleak hartu zuen erreleboa, errepertorioa zabalduz folklore, polifonia eta hainbat hizkuntzatan idatzitako obrekin, eta Kalakan edo Conductus Ensemble bezalako taldeekin kolaboratuz. 2019an Haendelen Mesias eskaini zuten bertsio sinfoniko-koralean, orkestrarekin eta bakarlariekin batera formatu handiko kontzertuan.
Gaur egun, 2023tik, Aitor Garitano Agirreoleak zuzentzen du abesbatza. 2023an Tolosako Hodeiertz abesbatzaren urtemugan parte hartu zuten, baita “Adinberri” programaren kontzertu kolektiboan ere, Kursaalean, hirugarren adineko bakardadearen inguruko sentsibilizazioa ardatz hartuta. 2024ko abenduan Gipuzkoako 78. Gabon Kanta Lehiaketan bigarren postua lortu zuten, euskal abesbatzen panoramarekiko konpromisoa eta atxikimendua sendotuz.


