LANDARBASOKO DIZDIZKA ABESBATZA

ERRENTERIA

OARSOALDEA

Landarbaso Abesbatzaren baitan, 2016an, Landarbasoko Dizdizka gazte taldea sortu zen aurrez ezagutza koralik ez zuten 35 bat gazterekin Gaur egun, 16 eta 25 urte bitarteko 42 gaztek osatzen dute taldea. Apirilaren 24an estreinatu zen, “Landarbaso Munduan I” proiektuan.

2023tik aurrera, Landarbaso Abesbatzak Landarbasoko Dizdizkarekin batera Lekuona Kultur Aretoan ospatzen den Gazte Topaketa Nazionala antolatzen du.

Gazteei abesbatza musika hurbildu araztea da talde honen helburu nagusienetakoa, eta horretarako formakuntza eman, konpromisoa landu eta orokorrean musikarako gogoa piztu eta sustatzea ditu ardatz.

  • PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 33
  • AHOTS MOTA:  Mistoa
  • ZUZENDARIA:  Maddalen Dorronsoro
  • OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore