LANDARBASO ABESBATZA

ERRENTERIA

OARSOALDEA

Landarbaso Abesbatza 1991n sortu zen, gazteen artean koru musika sustatzeko asmoz. Gaur egun, 170 kide inguru dituzten lau taldek osatzen dute elkartea: MusikART (6-8 urte), Kontari (8-15 urte), Landarbasoko Dizdizka (16-25 urte) eta Landarbaso Abesbatza (18-28 urte).

Landarbasoren kalitateak, originaltasunak eta palmaresak oihartzun handia izan dute bere proiektuetan. Estatuko eta nazioarteko jaialdi nagusietan parte hartu izanak Landarbaso erreferentziazko abesbatza izatea ekarri du.

Zuzendaritza artistikoa Iñaki Tolaretxipik du sorreratik. Ingeniaritzan doktorea eta EHUko irakasle titularra da, eta musika-irakasle titulua du Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan.

Talde teknikoa honako hauek osatzen dute: Maddalen Dorronsoro, kantu irakaslea eta formazio taldeetako arduraduna (MusikART, Kontari eta Dizdizka); Anne Barron, MusikARTeko irakaslea; eta Miren Gabirondo eta Esther Barandiaran pianistak.

Nazioarteko 24 jaso ditu, horien artean Asiako Gran Prix 2023an.

  • PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 40
  • AHOTS MOTA:  Mistoa
  • ZUZENDARIA:  Iñaki Tolaretxipi
  • OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore