KEA AHOTS TALDEA

TOLOSA

TOLOSALDEA

16 abeslari profesionalez osatua, Euskal Herrian bere generoan dagoen ahots talde bakarra da, eta Estatuko abesbatzen panoraman musika garaikidean espezializatutako talde garrantzitsuenetako bat. 1997an sortu zen, XX. eta XXI. mendeetako abesbatzen errepertorioko obra onenak interpretatzeko tresna profesional gisa, euskal egileekiko sentsibilitate bereziarekin. Enrique Azurzak zuzentzen du bere hasieratik.

  • PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 16
  • AHOTS MOTA:  Mistoa
  • ZUZENDARIA:  Enrique Azurza
  • OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore / Kontenporaneoa