KANTA CANTEMUS KORUA
HONDARRIBIA
BIDASOA
- PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 20
- AHOTS MOTA: Zuriak
- ZUZENDARIA: Eva Ugalde
- OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore
- WEB-A: https://kantacantemuskorua.com/
- EMAIL-A: kantacantemuskorua@gmail.com
- HELBIDEA:
- Puntala Kalea 12 A, Hondarribia
- TLF:
Lehenengo Kanta Cantemus Korua 1995ean sortu zen, Javier Busto konpositore eta zuzendari ezagunaren eskutik. Neska talde hark, Javiri esker, errepertorio berria aurkitu zuen, ez bakarrik haientzat, baizik eta emakumeen ahots-koruak bitxikeria ziren herrialde batentzat.
Koruak kalitate maila altuak lortu zituen eta hainbat sari eta errekonozimendu jaso zituen, bai Europan eta baita Estatu Batuetan ere. Urteetan zehar, taldea eraldatzen eta izen ezberdinak hartzen joan zen, nahiz eta Javik beti kalitatea aurkezpen-txartela gisa eraman.
2024ko ekainean, taldeak (Aquam Lauda izen berrienarekin) Javi Busto zuzendariaren agur-kontzertua eskaini zuen, eta zuzendaritzan Eva Ugaldek hartu zuen ardura. Hasten den ziklo berri hau, aldaketetarako garai aproposa da. Eta ilusioz beterik, etapa berri bati ekin diogu, Kanta Cantemus Korua, betiko KCKaren izen “mitiko” hartara itzuliz.