ILLUMBE ABESBATZA

PASAIA

OARSOALDEA

Coro Illumbe de Trintxerpe-Trintxerpeko Illunbe Abesbatzak 1984an ekin zion bere jarduerari. Lehenengo kideak Pasaiako Udal Kontserbatoriotik zetozen eta bertako ikasle eta irakasleak ziren. 1994. urteaz geroztik, idiosinkrasia eraberritu zuen eta, gaur egun, Pasai Trintxerpeko (Gipuzkoa) hirurogei herritar pasaitarrek osatzen dute, eta, solfeoa ezagutu gabe, gero eta teknika hobea eta musikaltasun handiagoa eskaintzen saiatzen dira.

Era guztietako errepertorioak lantzen dituzte, barrokotik hasi eta zazuelaraino, musika erromantikoa edo amerikar edo afrikar espiritualak barne, folklorea eta euskal musika ahaztu gabe.

Abesbatza honek Euskadiko herri nagusietako musika-ekitaldietan parte hartu du, eta, era berean, Nazio eta Nazioarte mailako kontzertuak eman ditu, besteak beste, Toledo, Kordoba, Sevilla, Erroma, Tenerife, Paris, Brusela…

Gaur egun, Josu Elberdin Pasaia Musikaleko irakasleak zuzentzen du abesbatza.

  • PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 50
  • AHOTS MOTA:  Mistoa
  • ZUZENDARIA:  Josu Elberdin
  • OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore
  • WEB-A:  
  • EMAIL-A:  illumbe1972@gmail.com  
  • HELBIDEA:
    • San Sebastian kalea, Andonegi jauregia, 244 Posta Kutxa, 20110 Pasaia
  • TLF: +34 943396055