GILTZARRI ABESBATZA
LESAKA
NAFARROA
- PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 40
- AHOTS MOTA: Mistoa
- ZUZENDARIA: Isabel Lacar
- OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore
- WEB-A: http://www.lesaka.eus/giltzarri-abesbatza/
- EMAIL-A: giltzarria@gmail.com
- HELBIDEA:
- Eskol Ttiki kalea 1, 31770 Lesaka (Nafarroa)
- TLF: +34 636489113
Baztan Bidasoako (Sunbilla, Etxalar, Igantzi, Lesaka, Hendaia, Irun eta Baztan) adin ezberdinetako pertsonez osatutako korala da. Abesbatza hau 1996an sortu zen, gazteen artean musikarako eta kanturako zaletasuna pizteko asmoz.
Isabel Lácar Abril lesakarra da abesbatzaren zuzendaria eta astero, salbuespenik gabe, mota guztietako errepertorioak lantzeko elkartzen gara, polifoniatik hasi eta herrikoiraino, XVI. mendetik gaur egunera arte, hemengoak eta urrutiko herrialdeetakoak. Barietatea aberastasuna dela ulertzen dugu.
Jaio ginenetik, eskualdean eta Euskal Herri osoan eskaintzen ditugun kontzertuez gain, Austrian, Frantzian, Gaztelan eta Katalunian ere ibili gara. 2008an Ejea de los Caballerosen ospatutako Abesbatzen Lehiaketan parte hartu genuen, laugarren postua lortuz.