BERRIAK
GAZTE TOPAKETEN PRENTSAURREKOA
Gaur jazo da Errenterian
Gaur jazo den prentsaurreko bateratuan izan da gure lehendakaria Amaia Aldalur. Aurtengoan, GAFen urteroko Gazte topaketak eta Errenteriako Landarbaso abesbatzak antolaturiko III. Gazte Topaketak, aurrerapauso bat eman eta koordinatuta egongo dira.
Arestian esan bezala, 80 koralista inguruk asteburuan Aitor Biain, Nora Chena eta Katrin Iturralderekin lanean arituko dira Hondarribian, eta ondoren, kontzertua emango dute Lekuona Fabrikan igandean, apirilaren 6an, arratsaldeko 16:30ean, sarrera librearekin; bertan izango dira Errenteriako Landarbaso abesbatzak antolaturiko abesbatzak ere, kontzertua eskainiko dutenak arratsaldeko 18:00ean.
