GAZTE TOPAKETAK
GAZTE TOPAKETA
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatuta
Hondarribia, 2025eko apirilak 5 eta 6
12-18 urte bitertekoentzat

Inskripzio-epea ireki da
Dantzarekin modu bateko edo besteko lotura duten hainbat abesti ezberdinekin osatu dugu MUSIKAREKIN DANTZAN 2 programa berezi hau eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioan federatutako gazte guztiak gonbidatzen ditugu Hondarribira asteburu-pasa, ekintza honetaz disfrutatzera.
12 eta 18 bitarteko gaztea bazara, eta pop-rock estiloan idatzitako euskal musikaz gozatu nahi baduzu, hau da zure aukera.
Aste bukaera borobiltzeko, Rock talde bat izango dugu lagun kontzertuan.
Honoko PROGRAMA landuko da:
- 25. Artikuloa (Idoia, konp: F.Velazquez)
- Itzulera (Zetak, konp: F.Velazquez)
- Kantu bat (Bulego, konp: F.Velazquez )
- Heldu da garaia (E.T.S, konp: F.Velazquez)
- Paris (Izaro, konp: F.Velazquez)
- Un último baile bajo el aguacero (Idoia, konp: F.Velazquez)
- Euritan dantzan (Gatibu, konp: E.Txurruka
- Neguan joan da ta (Zea Mays, konp: E.Txurruka)
Gazte Topaketa apirilaren 5 eta 6an ospatuko da Hondarribiko Aterpetxean.
Partaideak inskripzio-ordena kontuan hartuta onartuko dira, Hondarribiko aterpetxean erreserbatu diren tokiak bete arte.
Lana horrela antolatuko da :
– Apirilaren 5ean, goizeko 9:30tan, Hondarribiko aterpetxean bilduko gara.
– Proiektuaren zuzendari musikalak Aitor Biain-Bidarte eta Katrin Iturralde izango dira.
– Asteburu guztian zehar kantuko irakaslea den Nora Chena-ren laguntza izango dugu.
– Igande arratsaldean, guztientzat irekia izango den kontzertu batekin amaituko da asteburua. Kontzertua Errenteriako Lekuona Fabrika-ko auditorioan ospatuko da arratsaldeko 16:30tan.
– Ezinbestekoa da parte-hartzaileek errepertorioa prestatua ekartzea, horretarako izen-ematea egin bezain laster zuzendariari partiturak helaraziko dizkiogu.
– IRTEERA : apirilaren 6an, kontzertuaren ostean.
Abeslari-multzo bakoitzak taldearen diziplinaz arduratuko den adineko pertsona 1 ekarri beharko du.
Egonaldia eta otorduak, hein handi batetan Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak ordainduko ditu. Dena den, parte-hartzaile bakoitzeko 50,00 €urotako inskripzio-kuota bat finkatzen da.
Jantzi erosoak ekarri astebururako. Kontzerturako beltzez jantzita joan beharko dute eta bakero detaile batekin, bakoitzak nahi duena (larruzko txalekoa, “chupa” bakeroa, pañueloa, riñonera, txapela, …)
Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat du.
INSKRIPZIO epea: 20 / 02 /2025
GAFera inskripzio-orria dagokion eran beteta bidaliz ordainketaren frogagiriarekin batera.
10 eguneko epea egongo da plazen erreserba eta kuotaren ordainketaren artean. Denbora hau pasa ondoren diru-sarrera egiteke balego, plazak libre geratuko dira beste edozein abesbatzentzat.
Inskripzio-kuota:
50,00€uro parte-hartzaile bakoitzeko (gaztea edo heldua).
Abesbatza bakoitzak diru-sarrera egin beharko du, parte-hartzaileen zerrenda zehaztuz.
Bajak:
Bajetan, matrikularen %50 itzuliko den kasu bakarra, osasun arazoengatik izango da, eta beti ere medikuaren txostena aurkeztuaz.