GANBARA TXIKI ABESBATZA

OÑATI

DEBAGOIENA

  • PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 45
  • AHOTS MOTA:  Haurrak
  • ZUZENDARIA:  Aitor Biain
  • OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore

Ganbara Txiki Abesbatza 2004ko urrian jaio zen, Oñatiko Ganbara Abesbatzaren ekimenez, musika zaletasunaren eta herrian haur abesbatzarik ez izatearen ondorioz.

Emozioz eta ilusioz beterik, hiru hilabetera (2004ko abendua) bere lehen errezitaldia eskainiko du, taldearentzat pozgarria izango dena eta aurrera jarraitzeko indarra emango duena. Bere ibilbidean zehar hainbat kontzertu eman ditu Oñatin, Euskadiko herrietan (Donostia, Oñati, Urretxu, Agurain, Gasteiz, Bilbo Bergara…) eta baita Euskal Herritik kanpo ere (Bartzelona 2007, Kantabria 2007).