ERAGIYOK ABESBATZA
ASTIGARRAGA
DONOSTIALDEA
- PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 20
- AHOTS MOTA: Grabeak
- ZUZENDARIA: Jon Larrauri Delika
- OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore
- WEB-A: https://www.eragiyok.eus/
- EMAIL-A: eragiyok@eragiyok.eus
- HELBIDEA:
- Erribera kulturgunea, Kontxa Etxeberria plaza 1, 20115 Astigarraga
- TLF: +34 696165397
ERAGIYOK Abesbatza 2018an sortutako ahots grabeen abesbatza da. Bere sorkuntza kultura musikala orokorrean eta, zehatzago, euskal abesbatzen musika tradizioa zabaltzeko eta indartzeko ahaleginean oinarrituta dago, arreta berezia jarriz euskal musikagile nagusiek sortutako folkloreari eta eliz-musikari. Aldi berean, beste obra mota batzuk ere lantzen ditu, esaterako, errusiar folklorea eta errepertorio lirikoa (opera eta zarzuela).
1. saria lortu du bi lehiaketatan: Errenteriako 72. Gabon Abesti Sariketa Probintziala (2018) eta Bartzelonako 56. Festival Internacional de Cant Coral (2021).
Irungo Luis Mariano Lirika Elkartearen eskutik bost opera antzeztu ditu: Nabucco (2019), Rigoletto (2022), La fille du régiment (2022), Il Trovatore (2024) eta Macbeth (2025).
2023tik AHOBER abesbatza zikloaren antolatzailea da. Bertara gonbidatu ditu eta ERAGIYOKekin batera aritu dira Bilboko JATORKI Ahots Zuriak, Voces Graves de Madrid abesbatza, Oñatiko Hots Abesbatza, Segoviako TuttoVoce, Hondarribiko Kanta Cantemus Korua eta Asturiasko Ferrum – El León de Oro, besteak beste.


