SANTA AGEDA – ELGOIBAR
Hala antolatzen dira Elgoibarren Santa Ageda inguruko egunak:
- Otsailak 1, larubata: goizeko 9:00ean Bolatokiko parkean hasita Santa Eskea egiten dute herriko kale eta auzoetan, Etxegina taldearen antolakuntzarekin.
- Otsailak 2, igandea: 10:00-14:30 bitarte Santa Ageda eskea gauzatzen da baserriz baserri Azkue auzoko ermitan hasita. Ekitaldi hau Atxutxiamaika-k antolatzen du eta Elgoibarko Udala du babesle gisa.
- Otsailak 4, asteartea: Santa Ageda bezpera egunean, goizez Elgoibar ikastolako haurrak irteten dira kalez kale eta auzoz auzo kantari. Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldia ikastolan burutzen da.










































