HAUR TOPAKETAK

HAUR KORUEN TAILERRA

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatuta

 

Hondarribia  Urnieta, 2025eko martxoak 29 eta 30

LH3 – LH6

Inskripzio-epea ireki da

 

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak, parte hartu nahi duen gure federatutako abesbatza guztiei haurrekin burutuko den musika korala lantzeko asteburu-pasa proposatzen dizue. Haur korurako kantata eszeniko bat,  erakargarria, indarrez betea eta oso dibertigarria prestatuko duzue. Izena du: Cantania-50 Milioi Segundo eta KORUKIRI programaren barruan dago.

 

Deialdi hau, LH3-LH6 adin eremurako da eta Hondarribian-Urnietan ospatuko da MARTXOAren 29 eta 30ean.

 

Abesbatzak inskripzio-ordena kontuan hartuta onartuko dira, Hondarribiko aterpetxean erreserbatu diren tokiak bete arte.

 

Urtarrilak 27an, goizeko 10:00tan ZOOM Bilera bat ospatuko da nahi duten zuzendariek informazio zehatzagoa jasotzeko proeiktu honi buruz.

 

SARTU HEMEN ZOOM BILERARAKO

https://us06web.zoom.us/j/87969319376?pwd=uPuu0Mpf8CdWRyKjh0HG6WbOumytkD.1
ID de reunión: 879 6931 9376
Código de acceso: 952839

 

Lana horrela antolatuko da :

 

–    Martxoaren 29an, goizeko 9:30tan, Hondarribiko aterpetxean bilduko gara.

–    Parte-hartzaile guztiak  Cantania-50 Milioi Segundo kantata prestatuko dute

–    Igande goizean, gosaldu bezain pronto Urnietako SAROBE, Arte eszenikoen zentrora abiatuko gara busez. Bertan orkestra eta bakarlariekin batera kantata prestatuko da Mirari Etxeberria Guerrero-ren eskutik. Bazkaltzera Hondarribira bueltatuko gara eta arratsaldean, Urnieta-SAROBEn entsegu orokor bat burutuko dugu. 18:30tan gurasoek jasoko dituzte haurrak.

–    Gurasoek udazken arte itxaron beharko dute emaitza ikusi ahal izateko.

–    Posible izanez gero, parte-hartzaileek errepertorioari begirada bat botatzea komenigarria litzateke, horretarako partiturak zuzendariari helaraziko zaizkiolarik.

–    IRTEERA : martxoaren 30ean, 18:30tan. Haurrak beraien familiek jasoko dituzte.

 

Abeslari-multzo bakoitzak taldearen diziplinaz arduratuko den adineko pertsona 1 ekarri beharko du.

 

Egonaldia eta otorduak, nahiz aterpetxetik kontzertura joateko garraioa, hein handi batetan Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak ordainduko ditu. Dena den, parte-hartzaile bakoitzeko 50,00 €urotako inskripzio-kuota bat finkatzen da.

 

Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat egingo du.

 

Inskripzio-kuota :

50,00€uro parte-hartzaile bakoitzeko (gaztea edo heldua).

Abesbatza bakoitzak diru-sarrera egin beharko du, parte-hartzaileen zerrenda zehaztuz.

 

Inskripzio-epea :   2025 / 02 / 15

GAFera inskripzio-orria dagokion eran beteta bidaliz ordainketaren frogagiriarekin batera.

5 eguneko epea egongo da plazen erreserba eta kuotaren ordainketaren artean. Denbora hau pasa ondoren diru-sarrera egiteke balego, plazak libre geratuko dira beste edozein abesbatzentzat.

INSKRIPZIO ORRIA 

Bajak:

Bajetan, matrikularen %50 itzuliko den kasu bakarra, osasun arazoengatik izango da, eta beti ere medikuaren txostena aurkeztuaz.