KUKUBIKU PROIEKTUA
KUKIBIKU proiektua 2021ean hasi zen, euskal herri kantutegietatik berreskuratutako doinu ia ezezagunetatik abiatuta gure abesbatzentzako errepertorio berria sortzeko helburuarekin.
Bi liburuki editatu dira:
KUKUBIKU KANTAK I (2021) SArako 20 piezarekin, pianoaren akonpainamenduarekin (eta unisono interpretatzeko aukerarekin) eta
KUKUBIKU KANTAK II (2023) beste hainbeste piezarekin, erdia SABar. & pianorako eta beste erdia SATB & pianorako.
Proiektuak, gainera, Gipuzkoako abesbatzek argitaratutako lan guztiak grabatzea eta ondoren kontzertuan zabaltzea jasotzen du.
KUKUBIKU KANTAK proiektua Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren ekimena da, eta ohiko babesleez gain, Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen, Bizkaiko Abesbatzen Elkartearen, Euskal Herriko Musika Eskoleen Elkartearen eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren laguntza izan du.

KUKUBIKU KANTAK I

KUKUBIKU KANTAK 2

GRABAKETAK



