SANTA AGEDA – AZKOITIA

Azkoitian bertako ikastetxeak irteten dira Santa Ageda bezperan:

  • Bizilore ikastetxea: San Martin auzoan irteten da ikastetxe osoa 13:00-14:00 bitarte.
  • Floreaga Salestar ikastetxea: 11:00-12:00 bitarte herriko kaleetan zehar ibiltzen dira HH, LH1, H2 eta DBHko ikasleak. Udaletxera ere joaten dira alkateari kopla batzuk kantatzera.
  • Xabier Munibe ikastola: HHko ikasleak, LH6ko ikaslez lagunduta, hainbat ibilbide egingo dituzte 10etatik 12etara bitarte.
  • Azkoitia BHI: 9:00-13:30 bitarte, DBH2ko ikasleak kaleetan zehar irteten dira, eta udaletxetik ere igarotzen dira alkateari Azkoitiko beharrak eta kexak kopla bidez abestera.