SANTA AGEDA – ATAUN

Betidanik ospatu izan da Santa Ageda bezpera Ataunen. Kantuan ateratzen da kuadrila bat eta herriko etxe eta baserri gehienak pasatzen dituzte kantuan, makila eskuan hartuta. Kantu-eskea amaitzean, afaria egiten da herriko elkarte batean. Askotan aste egunez izaten denez, jende kopurua ez da handia izaten baina giro polita egoten da eta etxeetakoek gogotsu hartzen dituzte (baserrietan batik bat). Garai bateko koplak aldatu egin ziren orain dela hamar bat urte (erlijio kutsu handia zutelako eta etxeetan hierarkia sortzen zelako, beti gizonak goraipatuz). Kopla berriak Martin Aramendik moldatutakoak dira.