SANTA AGEDA – ARRASATE

Arrasaten ohitura da Santa Agedako koruak irtetzea otsailaren 4an goizean goizetik. Azken urteotan emakumeen partaidetza nabarmen handitu da . Goizeko 8etan abiatzen dira baserri auzoetan kantuan eta eskean aritu ondoren kalera gerturatzen dira herriko hainbat, enpresa, gune eta plazatan jarduteko. Eguerdian 14:00ak aldera Udaletxean emanaldia izan ohi dute. Arratsaldez hainbat ikastetxetan ibili ondoren erdialdeko kaleetan bukatzen dute jarduna.