ARETXABALETA ABESBATZA

ARETXABALETA

DEBAGOIENA

  • PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 40
  • AHOTS MOTA:  Mistoa
  • ZUZENDARIA:  Angel Barandiaran
  • OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore

Aretxabaleta Abesbatza 1979. urtearen amaieran sortu zen, eta lehen emanaldia Aretxabaletako parrokia-elizan egin zuen, 1980ko martxoaren 19an, San Jose egunean, Juan Luis Izagirreren zuzendaritzapean. 1981ean Angel Barandiaranek hartu zuen zuzendaritza, egungo zuzendariak. Urtebete geroago, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioan sartu zen, eta, aldi berean, Euskadiko Abesbatzen Federazioan. Nagusiki erlijio-polifonia eta euskal folklorea lantzen hasi zen.