ANDRA MARI ABESBATZA

ERRENTERIA

BIDASOA

Andra Mari Abesbatza 1966an sortu zuen Errenterian Jose Luis Ansorenak eta harrezkero ibilbide luze eta oparoa egin du Euskal Herrian eta estatuan koru musikaren alorrean.

Orkestra sinfoniko ugarirekin eta zuzendari eta bakarlari bikainekin abestu izan du eta hainbat grabazio egin ditu gaur arte.

Andra Mari Abesbatzak errepertorio zabal bezain zaindua du: koru musika oro jorratzen du -operak eta zarzuelak barne-, nahiz eta euskal musikan duen bere berezitasuna, horretan espezialista baita.

Gainera MUSIKASTE Errenteriako euskal musikaren astearen sortzaile eta antolatzaile ere bada. Eta, aste hau programatzeko beharrek eraginik, ERESBIL Musikaren Euskal Artxiboa ere sortu zuen Jose Luis Ansorenaren eskutik.

  • PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 40
  • AHOTS MOTA:  Mistoa
  • ZUZENDARIA:  Andoni Sierra
  • OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore