aiztondo ABESBATZA
astigarraga
donostialdea
Aiztondo Abesbatza 1995ean sortu zen. Herriko bizilagunak batu ziren, kantuzaleak, eta abesbatza hau sortzea erabaki zuten. Helburua elkartu eta abestea zen, batez ere euskal abesti herrikoiak. Urteak joan urteak etorri, abesbatzak bost zuzendari izan ditu (gaur egun bosgarrena da) eta herritar askok parte hartu dute. Zuzendariaren eta abesbatzako kideen kidetasun musikalen arabera, hainbat abesti landu eta eskaini dituzte: euskal abesti herrikoiak (aspaldikoak, gaur egungoak), beste herrialde batzuetako folklorikoak, Erdi Aroko abestiak, gorteko kantuak, kantu sakratuak, etab. Aiztondo abesbatza mistoa da, eta une honetan 20 kide inguruk osatzen dute. Zuzenekoa Igor Arroyo donostiarra da. Abesbatzak zuzendaritza talde bat du, abesbatzaren gorabeherak kudeatzeko, emanaldiak antolatzeko eta gainerako erantzukizunei aurre egiteko.
- PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 30
- AHOTS MOTA: Mistoa
- ZUZENDARIA: Igor Arroyo
- OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore
- WEB-A:
- EMAIL-A: aiztondoabesbatza@gmail.com
- HELBIDEA:
- Kale Nagusia 48 (Kultur etxea) , 20115 Astigarraga
- TLF: +34 943331853 edo +34 658092928