KANTAKA ABESBATZA
LAZKAO
GOIERRI
- PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 23
- AHOTS MOTA: Mistoa
- ZUZENDARIA: Jabier Alberdi
- OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore
- WEB-A: www.kantaka.eu
- EMAIL-A: kantaka2005@gmail.com
- HELBIDEA:
- Orobione Etxea, Elosegi kalea 34, 20210 Lazkao
- TLF: +34 685703894
San Benito ikastolan, 2001ean, sortzen da Kantaka abesbatza. Garai hartako zuzendariak, Belen Maizak, eskolaz kanpoko ekintzen artean ikasleei aukera berri bat emateko asmo argi bat izan zuen, hots: abesbatza
Dudarik Gabe, Belenen asmoak Lazkaoko kultur bizitzari itzelezko ekarpena egin zion 5.000 biztanleko herri batean 40 haurrez osoturiko haur abesbatza, XANBE TXIKI, eta ikasleen gurasoez osoturiko, XANBE, bigarren abesbatza sortzea lortu zuen. Debora Herrero ordiziarrak hartu zuen bi abesbatzen zuzendaritzaren ardura.
Hasiera haietan helduen abesbatza talde txikia bazen ere, 15kidetatik 12 emakume eta 3 gizonezko, poliki- poliki, musika maite zuen jendearengana hurbilduz, taldea hazitzen eta gorpuzten hasi zen. Horrela bada, hasierako XANBE taldetik, 2005ean KANTAKA ABESBATZA sortzen da
Talde misto hau 33 abeslariz osatuta dago eta hasierako herri izaera izatetik bailara izaera izatera pasa da, zeren eta Goierriko hainbat herritako kidek osotzen baitute abesbatza: Lazkao, Ordizia, Beasain, Olaberria, Ormaiztegi, Gabiria, Segura, Ataun.
Errepertorio zorrotza eta anitza lantzea zen taldeak sorreratik ezarritako helburuetako bat eta horregatik lantzen ditu garai eta estilo ezberdinetako musika,nola obra profanoak hala erlijio izaerakoak ere.Gure folkloreari arreta berezia eskaintzen diote.
Zenbait proiektu bitxitan murgilduta ibili da taldea eta emanaldi berezi horiek, jende artean azaldu dituen aldiro, musika adituen kritika ezin hobea jaso dute eta publikoaren txalo zaparrada beroak saritu dute bere lan ona. Azpimarratzekoa da “Zarzuela Gaua”, hainbat aretotan eskainitako ikuskizunak lortutako arrakasta:
Lazkaoko “Arerian”, Ordiziako “Herri Antzokian”, Beasaingo “Usurben”, Andoaingo “Basteron”, Soraluzeko “Kultur Aretoan”.
Bestalde, ezin aipatu gabe utzi, izan zuten kritika onagatik, “MUSIKENE” (Euskal Erkidegoko Goi Mailako Musika Eskola)ko Ganbara orkestrarekin batera emandako kontzertu barrokoa. Penintsulako geografian zehar hainbat lekutan ere eman dituzte kontzertuak, hala nola, Madrid, Arnedo, Bernedo, Cobañas, Gorliz, Asturias,…


