Dantzarekin modu bateko edo besteko lotura duten hainbat abesti ezberdinekin osatu dugu KANTUAN DANTZAN 3 programa berezi hau eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioan federatutako gazte guztiak gonbidatzen ditugu Hondarribira asteburu-pasa, ekintza honetaz disfrutatzera.

12 eta 18 bitarteko gaztea bazara, eta pop-rock estiloan idatzitako euskal musikaz gozatu nahi baduzu, hau da zure aukera.

Aste bukaera borobiltzeko, Rock talde bat izango dugu lagun kontzertuan.

Gazte Topaketa martxoaren 28 eta 29an ospatuko da Hondarribiko Aterpetxean.

Partaideak inskripzio-ordena kontuan hartuta onartuko dira, Hondarribiko aterpetxean erreserbatu diren tokiak bete arte.

 

 

INSKRIPZIO epea:  20 / 02 /2026

GAFera inskripzio-orria dagokion eran beteta bidaliz ordainketaren frogagiriarekin batera.

10 eguneko epea egongo da plazen erreserba eta kuotaren ordainketaren artean. Denbora hau pasa ondoren diru-sarrera egiteke balego, plazak libre geratuko dira beste edozein abesbatzentzat.

Inskripzio-kuota :  50,00€uro parte-hartzaile bakoitzeko (gaztea edo heldua).

Abesbatza bakoitzak diru-sarrera egin beharko du, parte-hartzaileen zerrenda zehaztuz.

Bajak:

Bajetan, matrikularen %50 itzuliko den kasu bakarra, osasun arazoengatik izango da, eta beti ere medikuaren txostena aurkeztuaz.

Lana horrela antolatuko da :

  • Martxoaren 28an, goizeko 9:30tan, Hondarribiko aterpetxean bilduko gara.
  • Proiektuaren zuzendari musikalak Aitor Biain-Bidarte eta Alaitz Urkia izango dira.
  • Igande arratsaldean, guztientzat irekia izango den kontzertu batekin amaituko da asteburua. Kontzertua Errenteriako Lekuona Fabrika-ko auditorioan ospatuko da arratsaldeko 16:30tan.
  • Ezinbestekoa da parte-hartzaileek errepertorioa prestatua ekartzea, horretarako izen-ematea egin bezain laster zuzendariari partiturak helaraziko dizkiogu.
  • IRTEERA : martxoaren 29an, kontzertuaren ostean.
Abeslari-multzo bakoitzak taldearen diziplinaz arduratuko den adineko pertsona 1 ekarri beharko du.

Egonaldia eta otorduak, hein handi batetan Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak ordainduko ditu. Dena den, parte-hartzaile bakoitzeko 50,00 €urotako inskripzio-kuota bat finkatzen da.

Jantzi erosoak ekarri astebururako. Kontzerturako beltzez jantzita joan beharko dute eta bakero detaile batekin, bakoitzak nahi duena (larruzko txalekoa, “chupa” bakeroa, pañueloa, riñonera, txapela, …)

Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat du.

Honako PROGRAMA landuko da:

  1. Dap Dap (Janus Lester, Mold: J.Elberdin)
  2. Sumendiak (ETS, Mold: J.Elberdin)
  3. Viejo refranero (Idoia Asurmendi, Mold: J.Elberdin)
  4. Eguzkilore (Zetak, Mold: J.Elberdin)
  5. Ezer ez da berdina (Bulego, Mold: J.Aiestaran)
  6. Aske maitte (Gatibu, Mold: J.Aiestaran)
  7. Errefuxiatuena (Izaro, Mold: J.Aiestaran)
  8. Neguan joan da ta (Zea Mays, Mold: E.Txurruka)