SANTA AGEDA – ZARAUTZ

Zarautzeko eskolek goiz zen arratsaldez ospatzen dute Santa Ageda eguna. 18:00ean Txinpirin abesbatza  irteten da Villa Mundako parketik koplak abestera Imanol Urbieta Musika eskolako Txistulari ikasleekin batera eta Geltoki aldean, Udaberri aurrean, Udal plazan… zehar kantuan arituko dira. Amaiera ordua 19:00etan.

Zarautz abesbatza, Zarautz-Trik kultur elkarteko ikasleekin eta Felix Zubia eta Aitor Urbieta bertsolariekin batera, Zarauzko Musika Plazan hasiko dute beren kopla saioa arratsaldeko 19:30ean eta 21:00ak aldera amaituko dute.