XATZ ESKIFAIA ABESBATZA
HONDARRIBIA
BIDASOA
1985ean Hondarribian, Hondarribiko Eskifaia Abesbatzaren barruan, hasi zen ahots zuriko abesbatza. Erakunde horretako kide da, Eskifaia Abesbatzarekin eta Eskifaia Txikirekin batera. Taldea Emilio de la Lindek (fundatzailea), Javier Bustok, Maite Ocak, Agustin Mendizabalek, Alaitz Guridik eta Isabel Manteconek zuzendu dute. 2008an Maite Ocak berriz ekin zion zuzendaritzari eta 2015eko irailetik Amaia Aldalurrek lekukoa hartu zion. Taldeak Tolosako eta Arrigorriagako Lehiaketetan sariak lortu ditu. Kontzertu-jardueraz gain, Xatz Eskifaiak, Hondarribiko Eskifaia Abesbatzako kide gisa, hainbat ekitaldi musikal sustatzen ditu bere hirian, eta, era berean, bere presentzia eskatzen den kultura, elkartasun eta abarreko ekitaldietan laguntzen du. Xatz Eskifaiak garrantzi berezia ematen dio koherentziari, zorroztasunari eta mimoari bere kontzertu bakoitzean. Taldearentzat azken helburua da egindako lanaren emaitza eta taldearen bilakaera eurengana doazenekin partekatzea, eta hori pizgarri gehigarria da haientzat.
- PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 20
- AHOTS MOTA: Zuriak
- ZUZENDARIA: Amaia Aldalur
- OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore
- WEB-A: https://eskifaia.eus/xatz-eskifaia-abesbatza/
- EMAIL-A: xatzabesbatza@gmail.com
- HELBIDEA:
- Biteri kalea, 20280 Hondarribia
- TLF: +34 639156044