SANTA AGEDA – SEGURA
Elorri kultur elkarteak antolatuta eta laguntzaile gisa herriko korua izanik, Segurako Santa Ageda bezperan arratsaldeko 16:00ean irteten dira Elorripetik bi bertsolari koplari gisa eta herriko trikitilari eta panderojoleak. Hauek Kortaberritik, San Andres auzotik, Gain Argitik, Akelarretik egiten dute ibilidea herriko plazara iritsi arte 19:00ean. Bertan, herriko koruarekin elkartzen dira eta kalez kale ibiltzen dira. Azkenik, gaueko 21:30ean afaria antolatzen dute Elorri elkartean.










































