ORFEOI GAZTE

DONOSTIA

  • PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 40
  • AHOTS MOTA: Gazteak
  • ZUZENDARIA: Berta Arrillaga eta Jon Larrauri
  • OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore

Donostiako Orfeoiaren Gazte Abesbatza 8 eta 16 urte bitarteko kantariek osatzen dute gaur egun. Koru honetan amaitzen duten kantariak Donostiako Orfeoira irits daitezke. Ahots mistoz osatutako abesbatza da, eta errepertorio propioa garatzeko aukera ematen du, baita Donostiako Orfeoiarekin lankidetzan aritzeko aukera ere, noizean behin.