OÑATIKO GANBARA ABESBATZA

OÑATI

DEBAGOIENA

  • PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 30
  • AHOTS MOTA:  Mistoa
  • ZUZENDARIA:  Aitor Biain
  • OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore

Oñatiko Ganbara Abesbatza 1994an sortutako ahots mistoen abesbatza bat da, hainbat abesbatzatako 12 gazteren ekimenez, musika koralean sakontzeko eta horretaz gozatzeko, kalitate maila gorenetara eraman arte. Ordutik, taldea haziz joan da, eta 30 koralista inguru izan dira. Gorka Cuevaren zuzendaritzapean sortu zen, eta 1996tik 2009ra Esteban Urzelaik zuzendu zuen taldea. Gaur egun, Oñatiko Ganbara Abesbatza Aitor Biainen gidaritzapean dago.