KONTARI LANDARBASO ABESBATZA

ERRENTERIA

OARSOALDEA

Landarbaso Abesbatzaren Kontari proiektua 2016- 2017 ikasturtean sortu zen 20 haurrekin. Gaur egun 8 eta 15 urte bitarteko 68 haurrek osatzen dute Kontari Landarbaso.

Urte hauetan euskal artista handiekin lan egin du eta musika ziklo entzutetsuetan aritu da.

Hika konpainiarekin lankidetzan hasi zen, eta, ondoren, Euskadiko Orkestra, Verdini Dantza Taldea, Real Sociedad de Futbol, Fundacion Aubixa, EiTB, Donostiako Akuarium, Musikaste eta beste batzuekin batera emanaldiak eskaini ditu.

  • PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 68
  • AHOTS MOTA:  Haurrak
  • ZUZENDARIA:  Maddalen Dorronsoro Amiano
  • OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore