ALAITZ URKIA

ALAITZ URKIA

Musika ikasketak Hondarribiko musika eskolan hasi eta Irungo Kontserbatorioan jarraitu zituen. Musika Hizkuntzaren Pedagogiako gradua egin zuen Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.

Gaur egun, irakaslea da Donostiako Francisco Eskudero konserbatorioan. Horrez gain, musika-hizkuntza eta pianoko irakaslea izan da Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan; pianoa, kantu korala eta musika eta mugimendua irakatsi ditu Soraluzeko musika-eskolan, eta, 2006-2011 urteetan, Errenteriako Andra Mari eta Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzen musika-lantegiak zuzendu ditu.

2003. urteaz geroztik, zuzendaritza koraleko zenbait ikastaro egin ditu, eta horietan Gabriel Baltés, J. Duijck, M Schmidt, V. Negreiros, J.L. Martinez, J.L. Tárrega, Maite Oca, Basilio Astúlez eta Xabier Sarasola irakasleekin lan egin du, besteak beste.

2006tik aurrera, irakasle aritzearekin batera, Elgoibarko Koru Parrokiala, Debako Aitzuri abesbatza eta Bergarako Orfeoi Gaztea abesbatzak zuzendu ditu. Gaur egun, Irungo Náyade Abesbatzaren zuzendaria da. Bestetik, abesbatza elkarteek antolatutako tailerretako zuzendaria ere izan da.

J. Bustok zuzendutako Kanta Cantemus Koroa abesbatzako kide izan da, bai eta Oñatiko Ganbara Abesbatzarena ere Esteban Urzelai eta Aitor Biain zuzendarien esanetara). Gaur egun, Gabriel Baltések zuzendutako Kup Taldea eta Basilio Astúlezek zuzentzen duen Vocalia abesbatzetako kidea da.