78. EDIZIOA – 2024
Martxan da jada 2024ko Gabon Abesti Sariketa.
- Izen ematea ireki da urriak 31 arte.
DATU OROKORRAK:
- TOKIA: Errenteriako Lekuona Fabrikako Auditoriuma
- DATA: 2024ko abenduaren 28, larunbata
- ORDUA: 18:30ean
OINARRIAK:
- Lehiaketan parte hartu ahal izango dute: abesbatza egonkorrak (federatuak edo federatu gabeak), koru herrikoiak, parrokietako abesbatzak, otxoteak, lagun taldeak etab, 15urtetik gorako pertsonez osatutakoak.
- Talde bakoitzeko kide kopurua 8 lagunekoa izango da gutxienez, eta 55 lagunekoa gehienez.
- Talde bakoitzak bere kabuz aukeratutako euskarazko bi gabon kanta abestuko ditu. Gabon kantutzat hartuko dira Gabonetarako espreski konposatutako obra oro, herrikoiak izan ala ez, eta haien harmonizazioak, musika tresnen laguntzaz edo gabe. Talde bakoitzak 8 minutu izango ditu, gehienez, bi kantak interpretatzeko.
- Izen-ematea urriaren 1etik 31ra egin beharko da Gipuzkoako Abesbatzen Federazioan, posta elektronikoz eta helbide honetara idatzita: info@federagaf.net Izena emateko unean, eta nolanahi ere aipatutako epea amaitu baino lehen, talde bakoitzak ahalik eta zehatzen adierazi beharko du zenbat kide izango dituen, eta interpretatu beharreko partitura orokorrak aurkeztu beharko ditu. Egokitzapenen kasuan, jatorrizko lanaren izenburua eta egilea adierazi beharko dira.
Hala ere, azaroaren 22ra arte, beste tarte bat ematen da aldez aurretik aurkeztutako talde bakoitzeko kideen kopurua zehazteko (adierazitako %+ – 20) eta partituretan izan daitezkeen aldaketak zuzentzeko. IFZ ez duten talde edo abesbatzek, arau administratiboak bete ahal izateko, partaideen zerrenda, norberaren izenabizenak eta NAN zenbakia idatziz aurkeztu beharko dute izatekotan. - Gehienez ere 8 taldek parte hartzea onartuko da. Hala ere kopuru hori handitu egin daiteke auditorioan dagoen edukieraren arabera. Onarpena inskripzio-ordenaren arabera egingo da.
- Epaimahaia Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak izendatutako adituek osatuko dute, eta haren erabakia apelaezina izango da.
- Sariketan bertan ager daitekeen edozein zalantza edo gerta daitekeen edozein gorabehera antolatzaileen irizpideen arabera ebatziko da.
- Aipatutako oinarrietakoren bat ez betetzeak zigorra ekarriko du puntuazioan.
- Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek erabat onartzen direla.
SARIAK:
1.- Lehenengoa: 1.500 €
2.- Bigarrena: 1.100 €
3.- Hirugarrena: 700 €
Errenteriako 15 km-tik gorako erradioko herrietatik datozen abesbatzei 400 €-ko dirulaguntza finkoa emango zaie joan-etorrien gastuak ordaintzeko. Eremu horretatik hurbilen dauden herrietako saritu gabeko abesbatzei 200 €-ko dieta emango zaie.
