AMETSA TXIKI ABESBATZA

IRUN

BIDASOA

  • PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 40
  • AHOTS MOTA:  Haurrak
  • ZUZENDARIA:  Leticia Vergara
  • OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore

Ametsa Txiki Abesbatza 1972an sortu zen Irungo Ametsa Abesbatza Kultur Elkartearen barruan, haurrak musika koralaren arloan trebatzeko helburuarekin, eta Gipuzkoako lehenengo haur abesbatzetako bat izan zen. Gaur egun abesbatza 9 eta 16 urte bitarteko 40 haurrek osatzen dute. 2007tik Leticia Vergara da zuzendaria. Bere historian zehar hainbat orkestra nazional eta internazionalekin kolaboratu du, lehiaketetan parte hartu du, baita Espainiako eta Frantziako jaialdi ugaritan ere. Beste haur abesbatza batzuekin (Carreño, Vitoria-Gasteiz, Donostia, Azkoitia, Igualada, Baztan) elkartrukeetan eta topaketetan parte hartzen du, eta errepertorio askotariko kontzertuak eskaintzen ditu, besteak beste, Bidasoa eskualdeko ikastetxeetako ikasleentzat urtero eskaintzen duen kontzertu pedagogikoa, Irungo Udalak antolatua. Gabon kanten disko baten grabazioan ere parte hartu du, Ametsa Gazte Abesbatzarekin elkarlanean.