ORKATZ TXIKI ABESBATZA
ZEGAMA
GOIERRI
- PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 21
- AHOTS MOTA: Haurrak
- ZUZENDARIA: Xabier Olaizola Cozar
- OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore
- WEB-A:
- EMAIL-A: orkatzabesbatza@gmail.com
- HELBIDEA: Xabier Otaegi Kultur Etxea, Olaran 1, 20215 Zegama
- TLF:653742211 / 678898802
Zegamako ORKATZ TXIKI abesbatza 1981ean sortua da. Bera izan da Orkatz ahots nahasietako abesbatzaren harrobi eta kabi. Urte hauetan lan txalogarria egin du abeslarien prestakuntza eta zaletasuna hezitzen, haibat lekutan bere lana eskainiz. Gaur egun 8 urteetatik 16 urte arteko 22 partaideek osatzen dute.
Abesbatzaren lehen ekitaldia 1981eko abenduaren 8an, Sortzez Garbiaren eguneko mezan, Zegamako San Martin parrokian izan zen.
1982ko gabonetan, parrokiako elizki-zunetatik kanpo lehenengoz, Segurako zaharren egoitzan abestu zuten, ordutik urtero egiten duten bisita delarik.
- urtean Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren partaide egin zen.
Zegaman bertan urtean zehar hainbat kantualdi egiten ditu: hasiera hasieratik gaurdaino San Martin parrokiako hainbat ospaketetan (Eguberrialdia, Aste Santua, Lehen Jaunartzeak…), 1985. urtetik Orkatz abesbatzarekin batera eta beste hainbat musikari eta abesbatz gonbidatuekin Eguberri Jaialdian eta 1997tik aurrera Zegaman antolatzen duen Haur Abesbatzen Jaialdian, zeinetan Euskal Herriko hainbat haur abesbatza gonbidatu dituen, beraiekin batera nahiz bakarka abestuz.
1981etik 1986ra Xabier Otaegi izan zen abesbatzaren zuzendaria.
1987tik 1991era Maite Rodrigoren zuzendaritzapean egon zen abesbatza. Orkatz Txikik zenbait lehiaketetan parte hartu zuen lehen aldiz: Errenteriako Gabon Kantuen Lehiaketan (1988), Euskal Telebista (1988), Tolosako Nazioarteko Haur Abesbatzen Lehiaketan (1989) eta Cantonigrós-ko (Girona) lehiaketan (1990) sari eta aipamen ezberdinak lortuz.
1991.etik 1996.era Orkatz Txiki abesbatza Arantza Otaegik zuzendu zuen. Urte tarte honetan kontzertuen kopurua nabarmenki hazi zen, I Haur Kantata (Donostia-San Sebastián, 1994ko azaroa) eta udako biretako kontzertuak aipatu daitezkelarik: Nafarroa (1992), Santander (1993), Aragoi (1994), Asturias (1995) eta Katalunia (1996).
1997an denboraldi berri bat hasi zuten, oraingo honetan Leire Lozano zuzendariarekin. Urte horretan aipatzekoak dira Gernikan eta Barakaldon emandako kontzertuak, Castellar del Valles-ko (Bartzelona) abesbatza batekin azaroan eginiko elkarraldatzea eta Zumaian, Agurainen eta Alegian eskainitako Gabon kontzertuak.
- urteko apirilean Donostian ospatu zen II. Haur Kantatan parte hartu zuen.
1999ko emanaldirik garrantzitsuenak Lasarten (Gipuzkoa) eta Colungan (Asturias) eskainitakoak izan ziren.
- urtean lan garrantzitsua eta emankorra egin zuen prestakuntza eta kontzertuei dagokionez: Vitoria-Gasteiz (maiatza), Zarautz (ekaina) eta Ezpeleta (iraila). Irailaren 22tik 24ra egindako azken irteera honetan, bertako Ezpela abesbatzaren 10. urteurrena ospatzera Ezpeletara (Lapurdi) gonbidatuak izan ziren, abesbatza honekin 1991. urtez geroztik oso harreman estua mantentzen baitu. Azkenik, abenduan, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatuta Donostiako Antzoki Zaharrean ospatu zen Gabon Kantuz Txiki jaialdian parte hartu zuen.
- urtea abesbatzaren hogeigarren urteurrena prestatzeari eskaini zion, horretarako enkargatutako Josu Elberdinek musikatutako Joxean Ormazabal zegamar idazlearen “TXORI METEOROLOGOA” antzestutako ipuin musikala landuz. Ipuin honen estreinua 2002ko abenduaren 29an Zegamako San Martin parrokian izan zen.
- urtean, aipatzekoak dira udaberrian eskainitako bi kontzertu: Ujueko III. Ziklo Musikalean parte hartu zuen Orkatz abesbatzarekin batera eta Avilesko Asturias Joven Nazioarteko Abesbatzen Jaialdian abesbatz gonbidatua izan zen. Urte honetan berriz ere Donostian Gabon Kantuz Txiki jaialdian abestu zuen.
- urtean, martxoan Avilesen Orkatz abesbatzarekin batera emandako kontzertua azpimarra daiteke.
2005 urtean Zumaiako San Pedro Txiki abesbatzarekin eta Segurako Haur Abesbatzarekin egindako elkarraldatzeak eta Zegaman Gipuzkoako Erlezain Egunean Amaia Zubiriarekin “Mielero” abestia kantatu eta antzestea dira ekimen garrantzitsuenak.
2006.ean, Segurako Haur abesbatzarekin, Andoaingo Xingola abesbatzarekin eta Zarautz Txiki abesbatzarekin egindako elkarraldatzeak eta maiatzean Sant Sadurni d’Anoia eta Zegamako herrien arteko senidetzaren egitarauaren barne ospatutako kontzer-tua dira nabarmentzekoak.
2007 urtean zehar, Orkatz Txikiren 25. urteurrena ospatzeko, hainbat ekitalditan parte hartu du abesbatzak.
2007-2008 ikasturtean ordurarte zuzendari izandako Leire Lozanok utzi eta zuzendaritza lanak Juanjo Hernandez tenerifearrak hartu zituen. Ikasturte honetan zehar hainbat kontzertu eskaini ditu, beste batzuen artean, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak gonbidaturik Eibarko Koliseoan eman zuena abenduan.
2008-2009 ikasturtea zuzendari berri batekin hasi zuten, hain zuzen ere, Orkatz Txiki abesbatzaren sortzaile izan zen Xabier Otaegirekin, Orkatz Abesbatzako zuzendaria izanik aldi berean. Urte oparoa izan zen hau ere kontzertuei dagokionean; Donostiako Zorroagan eta Orkatz abesbatzakoekin batera Azkainen.
2010ean eskainitako emanaldiak ere ugariak izan ziren, aipatzekoa, Donibane Garazin egindako kontzertua, bertako abesbatzarekin batera.
2011 urtea ere kontzertuz betea izan zuen Orkatz Txikik eta kurtso amaierako irteera bikaina burutu zuten abeslariek Port Aventurara.
2013an, apirilean, Orkatz Txikik, urteko asteburu interesgarrienetakoa bizi izan zuen. Tolosako Leidor Antzokian Kilometroak 2015 kultura programaren barnean, Et Incarnatus Orkestra, Gasteizko Haur Abesbatza, Laskorain Abesbatza eta Baigorri, Hendaia eta Donibane Garaziko abeslariekin batera, Benito Lertxundiren lan esanguratsuenak plazaratu zituzten, Lertxundi & Abesbatza lelopean. Zuzendaria Migel Zeberio izan zen. Hurrengo egunean, kontzertu bera, Zegamako San Martin Parrokian eskaini zuten Orkatz Abesbatzarekin batera.
2014ean aipagarria, bi taldeen arteko harremanari betidanik eman zaion garrantziaren adierazgarri, Orkatz Txiki eta Orkatz taldeko abeslariak elkarrekin Benasquen kontzertua eman zuten. Bestalde, 2014. urtean, Orkatz Gazteak deituriko taldea osatu zuen Xabier Otaegik, bera izanik gidari. Beraien abeslari ibilbidea Orkatz Txikin eman zuten hamaika gaztetxok osatu zuten taldea.
2015ean, beste zenbait emanaldiren artean, Orkatz Txikikoek Donibane Garaziko abesbatzaren bisita izan zuten, Zegamako San Martin Parrokian kontzertu bat eskainiz.
2016ko irailetik Orkatz Txiki abesbatza aro berri batetan murgildu zen, zuzendari berri baten gidaritzapean, Osane Leiza zuzendari bakaikuarra. Zuzendari berri honen gidaritzapean jardun zen txikien abesbatza 2023ko ekainerarte. Urte guzti hauetan, abeslariek Haur Abesbatzen tailer desberdinetan parte hartu zuten, beraien kantu zaletasuna sustatuz. Hainbat emanaldi ere eskaini zituzten epealdi honetan, hala nola, Elizondon, Agurainen, Urmuga eta Urtanta egitasmoan, Zegaman Orkatz helduen abesbatzarekin batera.
2023-2024/2024-2025 ikasturtean ordurarte zuzendari izandako Osane Leiza zuzendariak Orkatz Txikiko zuzendaritza lanak utzi zituen, Orkatz helduen abesbatzako zuzendari lanarekin jarraituz. Orkatz Txikiko zuzendaritza lekukoa Malen Otaegi zegamarrak hartu zuen. Bi ikasturte oparo izan ziren hauek ere abesbatzarentzat, izan ere, txikien abesbatzan abeslari izandako partaide batek hartu zuen bere gain erronka hau. Euskal Herriko hainbat herritan abestu zuten, hala nola, Aramaion eta Errenterian, tailer ezberdinetan parte hartu zuten baita ere eta gozamenerako hainbat bidaia ere egin zituzten garai honetan.
Gaur egun, 2025-2026 ikasturtean, zuzendari berri batekin lan bikaina egiten ari dira Orkatz Txikiko abeslariak, Xabier Olaizola Cozar beasaindar zuzendari gaztearekin. Denboraldi honetako helburu nagusia, Logelan Logale proiektua dute. Logelan logale Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako kantata bat da eta Euskadiko Orkestrarekin batera abesten dute. Egitasmo honetan, Orkatz Txiki abesbatza laguntzailea izango da Easo Abesbatzarekin, Andoaingo eta Hernaniko Udalaren Musika Eskolako Haur Abesbatzarekin batera . 2026ko apirilean, Kursaal auditorioan eskeiniko dituzten bi kontzertuan parte hartuko dute zegamarrek.


