LARTAUN ABESBATZA

OIARTZUN

OARSOALDEA

  • PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 35
  • AHOTS MOTA:  Mistoa
  • ZUZENDARIA:  Maddalen Dorronsoro Amiano
  • OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore

Lartaun Abesbatza 1964an Jon Oñatibiak sortutako taldea da. Musikaria erbestean hogeita hamar bat urte pasa ondoren herrira itzuli zen, eta kanturako zaletasuna zuten gazteak biltzen joan zen bere inguruan, abesbatza sortu zuen arte. 1970ko hamarkada bereziki emankorra izan zen abesbatzarentzat, Tolosako Abesbatza Lehiaketan hirutan eta Torreviejako Habanera Lehiaketan behin parte hartuz eta sariak jasoz bi lehiaketatan. Oñatibiak sortutako Euskal Show ikuskizunarekin ere Euskal Herri osoan zehar bidaiatu zuten.

Oñatibiaren ezbeharreko heriotzak koruaren jarraipena zalantzan jarri bazuen ere, kideen konpromezuari esker aurrera jarraitu ahal izan zuen. Iñaki Altunak hartu zuen zuzendaritzan erreleboa, eta ondoren etorri ziren Agustin Mendizabal, Alaitz Guridi eta Fernando Boto. Gaur egun Maddalen Dorronsorok zuzentzen du abesbatza 2009tik.

Abesbatzak bere hasierako helburuak mantendu ditu denboran zehar: musika zabaldu eta elkarbizitza bultzatzea. Hori dela eta, beti izan du Euskal Herriko zein Euskal Herritik kanpoko beste abesbatzekin hartu-emanak izateko joera. Horrez gain, herriko kultur-ekitaldietan parte hartzeko prestutasuna agertu du beti.