BERGARAKO ORFEOIA

BERGARA

DEBAGOIENA

  • PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 50
  • AHOTS MOTA:  Mistoa
  • ZUZENDARIA:  Aitor Biain
  • OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore

Bergarako Orfeoia 1923an sortu zen, XIX. mendearen amaieratik Bergarako koru tradizioaren ondorioz. 1950-1970 hamarkadetan errepertorio sinfoniko-koralean lan egin zuen garaiko orkestra eta zuzendari ospetsuenekin. 1990etik aurrera aldaketa sakon bati ekin zion, ahotsak berrituz eta Orfeoi Gaztea sortuz David Azurzaren zuzendaritzapean, Bergarako Orfeoiaren harrobi bihurtzeko helburuarekin.

Azken urteotan talde gazte hau Gabero Abesbatza bezala ezagutu dugun arren, gaur egun Bergarako Orfeoi Gaztea izena du eta Alaitz Urkia hondarribitarraren zuzendaritzapean arituko da. 2000. urteaz geroztik, Lausardi Koru Sinfonikoko kide da, Arrasateko Goikobalu abesbatzarekin batera. 2006an etapa berri bati ekin zion Aitor Biain zuzendariarekin. Gaur egun, Aitor Biainek berak zuzentzen du Bergarako Orfeoia, askotariko eta kalitatezko errepertorioa izateko helburuarekin.